XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Ogasun eta Finantza Saila

FISKO POLITIKA

Urtarrilaren 11ko 10/1993 FORU AGINDUA, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Agiridunen eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergen kudeaketan aplikagarriak izango diren salmentako batez besteko prezioak onesten dituena.

Otsailaren 23ko 289/1987 Foru Aginduak, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Agiridunen gaineko Zergan nahiz Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan egiaztatzeko erabilgarriak izango ziren salmentako batez besteko prezioak onetsi zituen.

Salmentako batez besteko prezio hauek denboran zehar aldatzen joan dira zenbait foru aginduren bitartez.

Berorietarik azkenak, urtarrilaren 21eko 70/1992 Foru Aginduak alegia, ahalbidea eman zuen, egiaztabide gisa, untzi eta aireuntzien eskualdaketako salmentako batez besteko prezioak erabiltzeko, erabilpen urteak portzentaia taula baten bitartez kontutan hartuko zirelarik.

Aipatutako foru agindua argitaratu zenetik, urte bete igaro denez gero, 1993. urterako, salmentako batez besteko prezioak eguneratu behar dira, bai eta portzentaiak ere.

Hori dela bide, hauxe XEDATU DUT:

1. artikulua

Urtarrilaren 21eko 70/1993 Foru Aginduko I, II eta III. eraskinetan dauden taulen ordez, ondore guztietarako, honako foru agindu honetako I, II eta III. eraskinetan daudenak jarriko dira.

2. artikulua

Dagoeneko matrikulaturik dauden turismoko eta lur guztietarako ibilgailuetarako, eta motozikletetarako erabilpen urteen arabera zehaztutako portzentaien taularen ordez, zein otsailaren 23ko 289/1987 Foru Aginduko II. eraskinean dagoen, ondore guztietarako, foru agindu honetako IV. eraskinean dagoena jarriko da.

3. artikulua

Xedapen honen bidez onetsi diren salmentako batez besteko prezioak egiaztabide legez erabili ahal izango dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga kudeatueran.

AZKEN XEDAPENA

Honako foru agindu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko den egun berean jarriko da indarrean, eta ondoreak 1993.eko urtarrilaren 1az gero izango ditu.

Bilbaon, 1993.eko urtarrilaren 11n.

Ogasun eta Finantzen foru diputatua

IÑAKI GOIRI BARRON

I. ERASKINA

TURISMOKO IBILGAILU ERABILIEN BATEZ BESTEKO PREZIOAK, HAIEK MATRIKULATU ETA ONDOKO LEHENENGO URTEAN